2009/03/22
2009/03/12
2009/03/05
udaletxea_01
2009/03/04
Blade Runner eta etorkizuneko hiria
Star Wars saileko filmeetan eta baita Blade Runner-en ere etorkizuna teknologiari lotuta agertzen zaigu, baina bertan agertzen diren hiriak oso ezberdinak dira. Star Wars-en hiria guztiz berria dela dirudi eta bere zati ezberdin guztian armonia moduko batean daude, Blade Runner-en aldiz hiri “zikinago” bat agertzen zaigu eta nahiz eta etorkizuneko eraikinak agertu [zeru arraskariak, pantaila erraldoiak etab.] teknologia guzti horren aurretik zegoen hiria ere azaltzen da. Pixkanaka osatzen joan den hiri bat da, eta ez osotasun batean sortu dena.
Matrix-en aldiz, nahiz eta teknologiari eta makinari oso lotutako beste hiri bat agertu, aurretik aipatutakoen guztiz kontrakoa da, izan ere “planeta-hiria” planteatu beharrean, “kobazulo-hiri” moduko bat planteatzen baita. Kasu honetan gizarteak mundu guztia konkistatu beharrean [hiriaren bitartez], lur barnera ihes egitera bultzatua ikusten da eta horrela sortzen da “hiri-kobazulo” moduko hori.