2009/03/22

Mini 04_"orubea"

deskribatu behar bada; ikusgarria, interesgarra, arriskutsua... baño errexa ez behintzat.

2009/03/12

Mini 04_zuhaitz artifiziala

[koloreak aldatuta berriz ere...sentitzen dut]

2009/03/05

Santoña liburutegia_azken entrega






udaletxea_01




[beste askota bezela koloreak aldatuta agertzen dira. inork badaki zergatik den esan dezala, ta barkatu eragozpenak]

2009/03/04

Blade Runner eta etorkizuneko hiria

Aurrekoan ikusi genuen “Blade Runner” filmeak gai interesgarri ezberdinak jorratzen zituen; gizakia eta makinaren arteko erlazioa, etorkizuneko gizartea… hauen artean agertzen zaigu baita hiria ere, edo hobeto esanda, etorkizuneko hiria. Filmean “planeta-hiria” delakoa planteatzen zaigu, hau da, lurra da hiri global moduko bat. Planeta hiriaren ideia hau zientzia-fikziozko filme askotan agertu hoi da, baina etorkizuneko hiri hauen artean ezberdintasun nabariak ikus genitzazke.

Star Wars saileko filmeetan eta baita Blade Runner-en ere etorkizuna teknologiari lotuta agertzen zaigu, baina bertan agertzen diren hiriak oso ezberdinak dira. Star Wars-en hiria guztiz berria dela dirudi eta bere zati ezberdin guztian armonia moduko batean daude, Blade Runner-en aldiz hiri “zikinago” bat agertzen zaigu eta nahiz eta etorkizuneko eraikinak agertu [zeru arraskariak, pantaila erraldoiak etab.] teknologia guzti horren aurretik zegoen hiria ere azaltzen da. Pixkanaka osatzen joan den hiri bat da, eta ez osotasun batean sortu dena.











Matrix-en aldiz, nahiz eta teknologiari eta makinari oso lotutako beste hiri bat agertu, aurretik aipatutakoen guztiz kontrakoa da, izan ere “planeta-hiria” planteatu beharrean, “kobazulo-hiri” moduko bat planteatzen baita. Kasu honetan gizarteak mundu guztia konkistatu beharrean [hiriaren bitartez], lur barnera ihes egitera bultzatua ikusten da eta horrela sortzen da “hiri-kobazulo” moduko hori.


Azkenik, Wall-E animaziozko filmean bi adbide ezberdin ikusi genitzazke; alde batetik lurra planeta bera, zabortegi global batean bihurtua [non zabor pilatuak zeru-arraskari itxura hartzen duten] eta bestalde “Axioma” izeneko espaziontzia, zeinak barnean gizateria osoa duan “hiri-espazial” batean moduan jokatzen duen.